HISTORIA



 Zer da genero indarkeria?


 Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik 
 egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den ta 
emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte
edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin 
iezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo
askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan
gertatuak. Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera,
emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. 



Genero indarkeriaren hasiera

Emakumearen aurkako indarkeria familiarengandik banatzen den emakumearekiko kontu hartzearekin elkar lotuta dago. Gizarteak historiaren hasieran emakumea gizona baino gehiago estimatzen zuela dio Lewis Henry Morganek, antropologia modernoaren fundatzaileen bat. Gizarte klasikoan (Grezian eta Erroman) gizona zen garrantzitsuena, eta emakumea semeak izateko baino ez zuen balio. Horrez gain emakumea gizonaren mende zegoen eta hark zioena egin behar zuen txintik esan gabe. Gizona zen kapitalaren arduradun eta erabakiak hartzen zituena. Emakumea gizartetik kanpo geratzen zen eta familiaren ondarearen parte izaten zen. Erroma klasikoan emakumeak obedientzia zor zion lehenik aitari eta gero senarrari.

Erromatar Inperioan eta Errepublikan zehar zenbait aldaketa jasan zituen emakumearen egoerak eta azkenean senarraren eta aitaren menpe egotearen beharra kendu egin zen. Emakumeak dibortziatzeko aukera lortu zuen, baina, Erdi Aroan bere eskubide gehienak galdu zituen, izan ere, batzuetan emakumea txanpon moduan erabiltzen zen familien arteko zorrak ordaintzeko.

Horrez gain Erdi Aroan erlijioek ere rol garrantzitsu bat jokatu dute hemen, batez ere honakoa esaten zelako: «Las casadas estén sujetas a sus maridos como al Señor, porque el marido es cabeza de la mujer, como Cristo es cabeza de la Iglesia y salvador de su cuerpo».

Gainera emakumea denbora luze batez gizarte jarduera askotatik bananduta egon da, hala nola: artea, literatura, kultura, ekonomia eta politika.

Industria iraultzan emakumeari bizitza publikoan parte hartzen uzten zaio eta hor bertan hasten da bere emantzipazioa. Hala ere emakumearenganako indarkeriaren aztarnak ezinezkoak dira ezabatzeko.

XX. mendearen bigarren erdian elkarte feministak izan ziren arazo honen berri eman zutenak. Kuriositate bat dena da herrialde batzuetan istripuei buruzko estatistikak egiten zirela emakumearen aurkako indarkeriari kasurik egin gabe. Garai hartan zaila izan zen emakumearen aurkako indarkeria ez zela frustrazioak eragindako ondorio bat zela erakustea.

1976an, Bruselan, Emakumearen Aurkako Bidegabekerien Auzi Internazionala ospatu zen. Han bertan onartu zen emakumearen aurkako indarkeria krimen bat zela. Horrez gain Feminista Sare Internazionala eratu zen laguntza eta elkartasun programekin batera. 1980an NBEk Emakumeari buruzko lehen batzarra antolatu zuen eta han sinatu zen Emakumearen Aurkako Diskriminazioa Erauzteko hitzarmena (EADE). Horrek kode penalaren aldaketa ugari eragin zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario