AROAK



NERABEZAROAN



15 eta 20 urte bitarteko gazte gehienek maitasunari buruz dituzten ideiak    eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun ereduak, gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira. Deigarria da gaur egun bikote gazteen artean ematen diren tratu txarren kopurua. Neskak maitekorrak eta ulerberak dira, eta mutilak ausartak eta oldarkorrak. Beraz, horien arabera ezartzen dira, haien arteko harreman afektiboetan, batzuen eta besteen funtzioak.


              Ondorioa kezkagarria da: gizon gazteek bikotekideak kontrolatzeko joera agertzen dute, eta emakumeek, men egitekoa. Urtxintxako hezitzaileek ere antzeman dute 14 eta 18 urte arteko gazteekiko solasaldietan: «Neskek ez diote garrantzirik ematen mutilen kontrolari».


Laburbilduz, gazteek ez dituzte estrategia egokiak, beren harremanetan genero indarkeria antzemateko eta ulertzeko. 

Hona hemen tratu txarrak antzemateko galdera batzuk:

 Kontrola. Norekin hitz egin, egon edo atera behar duzun esaten dizu?

 Isolatzea. Zure lagunekin egon zaitezen saihesten du? 

 Zeloak. Beste mutilekin hitz egiten ikusten zaituenean, probokatzen aritzeaz akusatzen zaitu?

 Jazarpena. Sakelako telefono, posta elektroniko edo sare sozialetako mezuak begiratzen dizkizu?

 Gutxiespena. Zure janzkera edo pentsaera kritikatzen du? Lagunen aurrean gutxiesten zaitu? Arauak inposatzen ditu?


 Axolagabekeria afektiboa. Eskatzen dizkiozun gauzei ez die jaramonik egiten? Zuen hitzorduak ahazten ditu?

 Mehatxuak. Bere nahia egin ezean harremana moztearekin mehatxatzen zaitu? Zu inoiz ez uztearekin mehatxatzen zaitu?

 Sexu harremanak. Oheratzeko presionatzen zaitu? Harremanak izan nahi ez dituzunean kritikatzen zaitu? Ez du antisorgailuekiko erantzukizunik?


Hona hemen adibide bat:
Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira.



ZAHARTZAROA

Tratu txarrak, osasun publikoari eta justizia penalari lotutako arazo bat bezala, 1975. urtean agertu ziren. Izan ere, data horretara arte gai pribatua zen.

Ekainaren 15a, Nazio Batuen Erakundeak adineko pertsonengan egiten diren tratu txarren eguna deklaratu zuen.

Adineko pertsonengan tratu txarrak egitea nahita egindako ekintza izan daiteke edo ez. Agurea lesioen edo minaren biktima da, eta haien bizi-kalitatea larriagotzen da.

1. Tratu txarrak eragiten duten egoerak:
-         Biktimari lotuta.
-         Maltratatzaileari lotuta.
-         Inguruneari lotuta.
-         Egoitzetan.
2. Tratu txar motak:
-         Fisikoa.
-         Psikologikoak.
-         Sexu-gehiegikeria.
-         Bakarrik utzi.
-         Arduragabekeria.
-         Auto-arduragabekeria.
3.Arrisku-faktoreak:
-         Pertsona zaharraren eta bere zaintzailearen arteko erlazio txarra.
-         Pertsona zaharrarekin lotuta.
-         Zaintzailearekin lotuta.
-         Ingurunearekin lotuta.
4. Tratu txarren ondorioak:
-         Lesio fisikoak
-         Ondorio psikologikoak.
-         Gizarte-ondorioak.


Zahartzaroko kasu bat




 Azken egunetan egindako autopsiak egiaztatu dute Fructuosa Lopez eta Julian Romeroren kasua genero indarkeria dela. Haien gorpuak, Madrilgo Vallecas auzoan aurkitu ziren. Dirudienez gizonak, labankada batzuk eman zizkion bere emazteari eta gero bere buruaz beste egin zuen. Poliziek esan dute ez zeudela aurrekaririk ezta salaketak tratu txarrengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario